Muinaren emaile
Hezur-miona da bizitzarako ezinbesteko ehuna, bertan zelula amak sortzen baitira, guraso hematopietikoak alegia, odoleko zelula guztiak ekoizteko gai direnak.
Zelula amak hezur-muinetik edo odol zirkulatzailetik (odol periferikoa) atera daitezke.
Hezur-muineko transplantea arrakastaz egiteko, gaixoarekin bateragarria den emaile bat behar da.
Herentzia-legeak direla eta, anaia bat beste batekin bateragarri izateko aukera % 25ekoa da, eta senitartekoren bat beste batekin izateko, berriz, % 5ekoa.
Transplantea behar duen gaixo batek ez badu senitarteko emaile bateragarririk, ahaidetu gabeko borondatezko emaile baten bila hasten gara.
Bilaketa nazioartean hasten da REDMO (Registro Español Donantes Médula Ósea) elkartearen bitartez, bai gure herrian bai munduan zehar dauden emaileen 54 erregistroetan.
Hezur-muina/guraso hematopoietikoen emaile izan daiteke: 18 urtetik 55 urtera bitarteko edozein pertsona, gaixotasun larriren bat edo kutsakor bat izan ez duena.
Hezur-muina/guraso hematopoietikoen dohaintza anonimoa da, borondatezkoa eta altruista. Dohaintza unibertsala da, hau da, dohaintza hori behar duen munduko edonorentzat izan daiteke.
Osakidetzak badu jada emaile egiteko prozedura bat.
Harremanetarako telefono batzuk daude. Horietan jasotzen dira informazioa eskatu duten pertsonen datuak.
Bigarren urratsa da emateari buruzko eta jarraitu beharreko prozesuari buruzko informazio osoa eta zehatza bidaltzea, posta elektronikoz edo korreoz.
Behin informazioa jasota, interesaturik segitzen badu, aipatutako telefonoetara deitu behar du profesional sanitario aditu batekin elkarrizketa pertsonalerako hitzordua eskatzeko. Elkarrizketak garrantzi handia du. Izan ere, bertan argitzen dira ustezko emaileak dohaintza-prozedurari buruz izan ditzakeen zalantzak.
Ados badago eta baimen informatua sinatzen badu, analitika bat egiten da matrikula immunologikoa zehazteko. Datu horiek nazioarteko erregistroetan sartzen dira munduko edozein tokitan edozein pazientek behar badu eskura izan ditzan.
Informaziorako telefonoak
- Transplanteen Koordinazioa Araba: 945 00 62 91
- Transplanteen Koordinazioa Bizkaia: 94 403 36 01
- Transplanteen Koordinazioa Gipuzkoa: 943 00 70 00
- Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroa: 900 30 34 04